Inauteri garaia heldu da gurera. Aniz, Berroeta, Eratsun eta Elgorriagan ospatu dituzte dagoeneko eta zerrendan hurrenak, Oronoz-Mugairikoak dira. Hiru egunetan banatu dute egitaraua eta horrela, herriko etxe eta bazter guztietara zabalduko da besta. Ortzegunean, baserriak bixitatuko dituzte, ortziralean herriko etxeetan barna ibiliko dira eta larunbatean berriz, goizean herriko azken etxeak bisitatu eta eguerditik aitzinera Zozaiako buelta eta herriko ostatuetara joanen dira mozorroak.
Urtarrilak 24, ortzeguna
Puxka biltzen aritzeko indarrak hartzea beharrezkoa denez, Pierresenea ostatuan gosari eder batekin hasiko dute eguna. Gosaldu ondotik, Oronoz-Mugairiko baserrietan barna ibiliko dira Frantxisko akordeolariarekin. Egun guztian zehar gelditu gabe ibili ondotik, afaria eginen dute Pierresenea ostatuan.
Urtarrilak 25, ortzirala
Gosaria eginen dute Pierresenea ostatuan eskean hasi aitzinetik. Gosaldu ondotik, mozorroak herriko etxeetan barna ibiliko dira. Amaitzeko afaria eginen dute Pierresenea ostatuan.
Urtarrilak 26, larunbata:
Gosarie Pierresenea ostatuan. Goizean herriko azken etxeak bisitatuko dituzte. Eguerdi aldean, Zozaira joanen dira eta Zozaiako buelta egin ondotik, mozorroak herriko ostatuetan barna ibiliko dira. Amaiera ere mahai inguruan emanen diete inauteriei Pierresenea ostatuan eginen duten afari eta ondorengo dantzaldiarekin, Frantxisko akordeolariak jarriko du besta giroa.