Anizen inauteriak ospatu zituzten herriko eta Berroetako gazteek urtarrilaren 19an

TTIPI TTAPA 2013ko urtarrilaren 22a

Anizen aski gustura pasatu zuten larunbatean herriko eta Berroetako gazteek. Utzitako argazkia

Hurrengo larunbatean Berroetan eginen dituzte harat-honatak

Urtarrilaren 19an izan ziren aurten Anizko inauteriak, Baztango lehenbizikoak. Egun bakarreko besta ez aski nonbait, eta ortziralean, ilbeltzaren 18an Mendiarte Kultur elkartean afaldu zuten gazteek. Goizeko ordu ttipiak artio iraun zuen afariak eta afal ondoak, baina hala ere, biharamunean goizeko 10etarako berriz Elkartean ziren gosaltzeko prest.

Gosariak ere luze jo zuen, eta eguerdia pasatua zela, etxez etxe hasi ziren trikitixa eta panderoaren laguntzarekin. Sonborro izan zuten lehenbiziko etxea, eta hortik goiti Anizko etxe gehienak ibili zituzten. Etxeetan egonaldi luzea egin, denetarik jan eta edan, kantari aritu, etxeetako etxekoandre eta etxeko gizonak zirikatu… eta puxkak xaretoan bildu ondotik ilunabarrean berriz ere Mendiarte Kutlur elkarterat itzuli ziren puxketan bildutako arrautza, xingarra, xixtorra... afaltzera. Bakar batzuk gauerdiko 12:00ak pasetan oraindik etxez etxe bazebiltzan ere, gehiexkoenak Elkarterat joan ziren.

Aski gustura ibili ziren 16 aniztar eta berrotar Anizko inauterietan. Heldu den astean, aniztarrak izanen dira Berroetarat joanen direnak. Aurten, aspaldiko partez ortziralean, Berroetako baserrietan barna ibiliko dira puxkak biltzen, eta larunbatean herrian ibiliko dira etxez etxe.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun