Aniz eta Berroetako gazteak inauteriak ospatzen hasiko dira larunbat honetan

TTIPI TTAPA 2013ko urtarrilaren 18a

Anizen larunbat honetan eta Berroetan hurrengoan ospatuko dituzte inauteriak. Artxiboko argazkia

Urtarrilaren 19an Anizen eta 26an Berroetan eginen dute besta

Aniz eta Berroetako gazteek inauteriak elkarrekin ospatzen dituzte, bi asteburuetan banatuak. Anizen larunbat honetan, urtarrilaren 19an bilduko dira.

Aniz eta Berroetako gazteek inauteriak elkarrekin ospatzen dituzte, bi asteburuetan banatuak. Anizen larunbat honetan, urtarrilaren 19an bilduko dira.

Anizen goizean Mendiarte Kultur elkartean bilduko dira gazteak gosaltzeko. Gosariak luze jotzen du normalean, eta gosal ondotik etxez etxe ibiliko dira puxkak biltzen: arrautza, xixtorra, esnea… musikariekin etxez etxe ibili eta gero, etxeetan ateratzen dutenarekin zanpa ase eta bete ondotik, elkarterat itzuliko dira puxketan bildu dutena afaltzerat: tortilla, xixtorra…ondotik, afalondoan musikarekin bestak segituko du.

Beraz, asteburu honetan Anizen izanen da besta, eta hurrengoan Berroetan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun