Paxaka txapelketan berriz ere Irurita nagusitu da

TTIPI-TTAPA 2013ko urtarrilaren 17a

Utzitako argazkia

Azken urteetan bezala, Iruritako bi talde aurrez aurre izan ziren Baztan Errekako XIII. paxaka txapelketaren finalean ere. Azkenean, Irurita Bk (Egoitz Prim, Igor Urrutia eta Joseba Urtasun) 9 eta 8 irabazi zion Irurita Fri (Jagoba Ramos, Jexux Etxenike eta Iñaki Zabaleta). Hirugarren posturako lehian ere Irurita G (Xabier Bazterrika, Mitxel Etxenike eta Oskar Urrutia) nagusitu zitzaion Oizeri (Iker Bereau, Ugutz Zelaieta eta Lander Mendiola). Finala orekatua eta ona izan zen, txapelketa osoko partitudik hoberena eta jende aunitz bildu zen abenduaren 22an Iruritako Aranabia pilotalekuan. Txapelak eta sariak Maite Oteizak (Baztan Balleko zinegotzia) eta Maribel San Josek (Iruritako alkatesa ohia) banatu zituzten. Txapelketa bukatzeko, Iruritako Inezture elkartean afaria izan zen. Txapelak eta sariak banatu ondoren, Laxoa Elkarteak antolatutako 1.000 euroren zozketa egin zen. Zenbaki sariduna 0896 izan zen eta berehalaxe agertu zen zenbaki horren jabea: Iruritako Jesus Mª Bidegain.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun