Irabazi asmorik gabeko gizarte proiektuak lagunduko ditu Udalak

TTIPI-TTAPA 2013ko urtarrilaren 17a

Orotara, 8100 euro banatuko ditu Baztango Udalak talde, kolektibo eta irabazi asmorik gabeko elkarteen artean, 2012ari dagozkien ekitaldiengatik. Aurrekontuak onartu berri dituzte eta ho­rren arabera zortzi izanen dira onuradunak: Bidelagun (1.863 euro), Eguzkilore (1.377 euro), Xauli (1.215 euro), Anasaps-Dizdira (1.053 euro), Elikagai Bankua (891 euro), Anfas (729 euro), Afina (567 euro) eta Itsusi (405 euro).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun