Alberto Barberenak laugarren aldiz irabazi zuen abenduaren 31n burututako Elizondoko San Silvestre lasterketa. 12 minutu eta 11 segundu behar izan zituen lasterketa akitzeko eta orain arte egin diren lau edizioetan bera izan da nagusi. Rafa Maritxalar bigarren izan zen 9 segundura, Unai Barazabal hirugarren 15 segundura eta Iñaki Telletxea laugarren, minutu erdira. Emakumezkoen artean, Noemi Martirena izan zen bizkorrena (17:03), Eva Zabalegi bigarren 34 segundura, Izaskun Zabaleta hirugarren 46 segundura eta Elena Beltran de Guevara laugarren, minutu batera. Inoiz baino korrikalari gehiago izan zen, 305.