Bertan merkatarien elkarteak Eguberrietan antolatutako erakusleiho lehiaketa Elizondoko Quevedo Ferreteriak irabazi du. Bigarren postua Jaimerena ileapaindegairendako izan da eta hirugarrena Malkorra gozotegiarendako. Elkarteko jatetxe batean bi lagunendako afaria izan zuten saritzat. Argazkian, Miguel Quevedo eta Mikel Jaimerenaren artean ageri da sariak banatu zituen Jaime Fagoaga, Bertan elkarteko presidentea.