Baztandarren Biltzarra elkartearen 50. urteurrena gogoratuz hainbat ekitaldi antolatuko dira datozen asteetan. Alde batetik, Mena eta Zalduaren artxiboak erabiliz argazki erakusketa osatu da eta herriz herri erakutsiko da. Urtarrilaren 26 eta 27ko asteburuan Almandozko eskola zaharrean izanen da ikusgai. Otsailaren 23 eta 24an, berriz, Azpilkuetako batzar gelara eramanen da. Horretaz gain, Baztandarren Biltzarrarekin bat eginez, Gaztelu taldeak kontzertuak eskainiko ditu han hemenka. Lehena urtarrilaren 27an izanen da, igandean 11:00etan Iruritako parrokian. Otsailaren 24an, berriz, Zigako parrokian eskainiko dute emanaldia.
Otsailaren 4an, astelehenarekin, Santa Ageda bezperako kalejira antolatu du Baztandarren Biltzarrak Elizondon, 19:00etan abiatuko da. Aitzinerago, ekitaldi gehiago ere prestatuko dituzte.