Soziekonomiako herri bilguneak antolatuta, ekonomiari buruzko hitzaldia izanen da urtarrilaren 17an, ortzegunean. Arizkunenean arratsaldeko 19:00etan egin dute hitzordua. 'Krisiari herritik buelta emanez' izenburupean, Joseba Garmendiak Sakanako ekonomia berregituratzeko helburua duen esperientzia azalduko du.
Garmendia, EHUko ekonomia irakaslea eta Sakantzen sareko kidea da. Berak azaltzen duenez, "Sakanako indar-guneetan oinarrituz eta gizartearen indar endogenoak aktibatuz, giza-garapen iraunkorrerako norabidean jarduera ekonomiko berriak eta lanpostu berriak sortzea» posible da. Horretan ari dira Sakantzen elkartean «garapen komunitarioko esperientzia irekia» eraikiz.