'Bi arreba. Chopin eta Xenpelar' emanaldia eskainiko dute igandean Arizkunenean

Ttipi-Ttapa 2013ko urtarrilaren 17a

Andoni Egaña bertsolariaren eta Xabier Lizaso pianistaren ikuskizunaz gozatzeko aukera igandean 19:00etatik aitzinera.

Xabier Lizaso pianojolea eta Andoni Egaña bertsolaria izanen dira taula gainean

'Bi arreba. Chopin eta Xenpelar’ Andoni Egaña bertsolariak eta Xabier Lizaso pianistak sortu dute ikuskizuna. Chopinen eta Xenpelarren antzekotasunetan oinarrituta, musika, bertsoak, istorioak eta inprobisazioa uztartzen dituen saioa da.  Arratsaldeko 19:00etan hasiko da.

Bi arreba’ Andoni Egaña bertsolariak eta Xabier Lizaso pianistak sortu duten ikuskizunaren izena da; Chopinen eta Xenpelarren antzekotasunetan oinarrituta, musika, bertsoak, istorioak eta inprobisazioa uztartzen dituen saioa. Igandean eskainiko dute saioa arratsaldeko 19:00etan.

Ikuskizunaren bizkarrezurra kontakizun bat izango da, Chopinen kontuak, Xenpelarrenak... Lizasok pianoz lagunduko ditu Egañak kantatuko dituen Xenpelarren bertsoak. Chopin eta Xenpelarrek hainbat antzekotasun dituzten arren (biak artistak ziren, sortzaileak eta berritzaileak, biek bere hizkuntza propioa zuten…), Egaña eta Lizaso batean oinarritu dira: biak gaitzak jota egon ziren azken hilabete haietan eta euren arrebak izan zituzten biek zaintzaile lanetan. Izan ere, Chopinen arreba Varsoviatik Parisera joan zen anaia zaintzera; Xenpelar, berriz, ez zuen inork zaindu nahi, gaitza oso kutsakorra zelako, eta arreba ere handik gutxira hil zen gaitzak jota. Azken hilabete horietan oinarritzen da emanaldiaren izena, ‘Bi arreba’.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun