Leitzako Amazabal Institutuko eta Lekarozko Institutuko ikasle eta irakasleek Elizondoko Institutua bisitatu zuten urtarrilaren 15ean.
Martin Subizar, Elizondoko Institutuko ikasketa buruak aipatu digunez, «gure instalakuntzak ikusteko asmoz eta bide batez, teknologiarekin zer ikusia duten esperimentu batzuk bertatik bertara bizitzeko intentzioarekin» egin zen bisita.