Ernesto Prat Urzainkik, bere lehen eleberria aurkeztu zuen urtarrilaren 11n Elizondoko gaztetxean. Aurkezpenean azaldu zuenez «azkeneko urteetan Espainiako estatuak euskal militante iraultzaileen aurka abiaturiko salbuespen eta jazarpen egoera orokorraren emaitza da». Liburua salgai dago leku hauetan: Erratzu (Zubi Punta ostatuan eta Altxuko dendan); Arizkun (Dolatxean) eta Elizondon (Fantxike, Axular, Kiliki eta Intza ostatuan).
«Ihesean eta sasipean bizi izandako bakartasunaren erantzuna» da idazlearen erranetan liburua eta, bertzetik, «herriarekin eta bera denarekin loturik jarraitzeko modua» ere izan da. Bere kezka eta interes kultural eta literarioei jarraiki, eta ihesaldiaren haustura traumatikoa gainditzeko borondatearekin, herrian utzitako arkeologia eta aintzinako historiari buruzko haria berhartzen du. Errealitatea bera inspirazio gisa harturik nobela beltzetik edaten duen trama haritzen du, umoreri ere tartea eskainiz.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!