Ezintasun psikikoa duten pertsonekin lan egiten duen elkarteak urteroko legez zozketa egin du eguberrietan. Beraien lanarekin jarraitu ahal izateko diru iturria bihurtu da zozketa eta eskualdeko komertzioen laguntza izaten dute horretan, haiek emandako produktuekin saski ederra osatzen baitute. Aurtengo zozketa, urtarrilaren 6an izan zen, Haur Loteriarekin batera, eta saritua suertatu zen zenbakia 875a izan zen. Oitzeko Juanito San Miguel izan zen sariduna. Urtarrilaren 12an, bere emazteak jaso zuen saria Xauliko partaideen eskutik.
Xauliko kideek eskerrak eman nahi izan dizkiete laguntzaileei: Adela autoservicio, Arkupe, Artesiaga, Axular, Axun frutak, Beola, Bodegas Asensio, Calzados Virgilio Oinetakoak, Carniceria Ciaurriz, Carnicería Esarte, Casa Ruiz, Estanco Elizalde, Ferretería Baztan, Ferretería Quevedo, Foto Zaldua, Galarregui supermerkatua, Izeta erlojudenda, La Caixa Elizondo, Landibar, Lizun gasnategia, Malkorra, Marionnaud, Marisa alimentación, Martiko, Merkaopari, Nafarpress, Natura Etxea, Noa, Once, Onegin, Ordoki-Licores Baztan, Panadería Uxoa, Roberto Goñi Harategia, Simply Nafarmendi, Super BM Elizondo, Venta Lapitxuri, Venta Paco, Venta Peio eta Zagua.
Larunbatero ekintzak antolatzen ditu Xauli elkarteak Elizondon. Zozketarako txartelak saltzen eskuratutako diruari esker, beraien lanean jarraitzeko aukera izanen dute.