Urteroko legez, Baztango Kirol Taldeak eguberrietako zozketa egin zuen eta jakinarazi dituzte zeintzuk izan diren zenbaki sarituak. Lehenengo saria, 6058 zenbakiak eskuratu du, Arizkungo Leire Mugirok saldu zuen errifa sariduna eta Salva Tamayo Taberna arizkundarrak eraman du saskia etxera.
Bigarren saria 6674 zenbakiari dagokio, erregetako zozketako bigarren saria da, eguberrietakoa 2260a ez delakotz atera. Boleto sariduna, Oiher Urrutia erratzuarrak saldu zuen, baina oraindik ez da agertu errifa sarituaren jabea.