Baztango eskuz binakako XXXI pilota txapelketako finalak jokatu ziren

TTIPI-TTAPA 2013ko urtarrilaren 4a

Txapelketan parte hartu zuten pilotarietako batzuk, sari banaketaren ondotik. Foto MENA

110 pilotari aritu dira lehian 7 kategoriatan

 

Abenduaren 16an jokatu ziren Elizondon Baztango Txaruta pilota elkarteak antolatutako XXXI eskuz binakako pilota txapelketaren finalak. Guzira 110 pilotari aritu dira lehian zazpi kategoriatan banatuak, urriaren 13an hasita.
 
Finalei dagokienez, umeak B mailan, Oronoz Mugairiko Miren Al­txu eta Txomin Altxuk 18 eta 17 irabazi zieten Elizondoko Ibai Iturregi eta Iruritako Xuban Itu­rregiri.
 
Umeak A mailan, Amaiurko Mikel Ariztia eta Beñat Etxeberek 18 eta 7 irabazi zieten Eneko Sorondo eta Egoitz Olaizola donostiarrei.
 
Kimuak B mailan, Iruritako Xabier Mitxelena eta Iker Alemanek 18 eta 15 irabazi zieten Iruritako Xabi Arraztoa eta Arizkungo Eki Larralderi.
 
Kimuak A mailan, Elizondoko Axier Ballarenak eta Lekarozko Oier Ariztegik 18 eta 11 irabazi zieten Arbizuko Josu Igoa eta Zizurko Txomin Zabaltzari.
 
Haur mailan, Atarrabiako Beñat Santamariak eta Zizurkilgo Iker Elizegik 18 eta 17 irabazi zieten Elizondoko Ander Zelaieta eta Leka­rozko Aimar Ariztegiri.
 
Kadete mailan, Oronozko Enaitz Antso eta Elizondoko Sergio Oskozek 18 eta 8 irabazi zieten Elizondoko Iñaki Antso eta Oronozko Xabier Gazteluri. Ttikienen mailan bertze 8 pilotari aritu ziren.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun