Baztango hainbat talde nola norbanakok bat egin dute urtarrilaren 12an Herrira mugimenduak, Bilbon burutuko duen Herri Mobilizazio Orokorrarekin. Preso eta erbesteratuen egoeran arreta jartzea beharrezkoa dela uste dute eta beraien oinarrizko eskubideak errespetatuak izatea.Hauek izan dira atxikimendua eman dutenetako batzuk: Baztango rugby taldea, Baztandarren biltzarra, Bertso eskola, Jo ala Jo, Ezker Abertzalea, Baztango alkatea, Bildu, Ezkerrako zinegotziak, NaBai-ko zinegotzia, Herrietako alkate batzuk, Nafarroako Herri Kirol Federazioko lehendakari eta lehendakari ohia, Presoen senide eta preso ohiak, Herrietako eskoletako maistru batzuk, Ufestuek , Fanfarre mi fa, Elizondoko gaztetxea eta Lekaroz eta lanbide eskolako irakasle eta ikasle batzuk.