Baztango hamabortz herrietako alkate izateko hautagaiak aukeratu zituzten abenduaren 16an egindako batzarretan. Horietatik zazpitan jakina zen 2013-2014 biurtekoan zein izanen zen alkate, hautagai bakarra aurkeztu zelako. Bertze zortzietan abenduaren 23ko hauteskundetan aukeratzekoak ziren. Bi herritan bakarrik aurkeztu zen hautagaitza bat baino gehiago. Arizkunen, Isabel Bidart eta Carlos Beristain izanen dira hautagaiak eta Elizondon, Anastasio Nagore eta Mikel Sobrinoren artean aukeratu zuten herritarrek. Arizkunen Beristain izanen da alkate (131 boza lortu zituen, Bidartek baino 100 gehiago) eta Elizondon Sobrino (514 botu eta Nagorek 408).
Iban Dufurrena Iñarrea (Erratzu), Pedro Alberro Ekioiz (Elbete), Pablo Santervás Ustarroz (Oronoz), Matias Arriada Mendiberri (Azpilkueta), Jokin Irigoien Agerralde (Gartzain), Aitor Azkarate Tomassone (Aniz) izanen dira alkate berriak. Lekarozen, Arraiozen, Iruritan, Berroetan eta Almandozen bertze legealdi bat eginen dute Jesus Angel Gartzia Jimenezek, Sotero Etxandi Juanikotenak, Pello Obregozo Istilart-ek, Kiko Gartxitorena Etxeberriak eta Luis Roldan Astizek.
Amaiur eta Zigan Errege egunean aukeratu beharko dute alkatea.