Oronoz-Mugairiko larrialdietako zerbitzuaren alde

TTIPI-TTAPA 2013ko urtarrilaren 4a

Nafarroako gobernuak arreta gune presen­tziala kendu eta lokalizatu bihurtu nahi du. Horren aitzinean, Baztango Udalak, osasun sistema publiko eta unibertsal baten eskubidea bermatzeko mobilizatzera deitu zituen abenduaren 22an herritarrak. Amaiurko elizaren paretik autokarabana abiatu zen goizean eta eguerdian kontzentrazioa egin zen Oronozen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun