Elbeteko Berdintasun Frontenis txapelketan 20 bikote aritu dira

TTIPI-TTAPA 2013ko urtarrilaren 4a

Juan Mari ONDIKOL

Elbeteko Berdintasun frontenis txapelketa jokatu dute lehen aldiz 20 bikote mixtok. Kantxako bikoteak ezin ziren kantxaz kanpoko bikote izan (senar-emazte, neska-mutil lagun…). Finalean, Criistina Zabalak eta Iñaki Urrutiak 40 eta 36 irabazi zieten Ane Alberro eta Jabier Galarregiri. Hirugarren posturako lehian Ana Gonzalez eta Kote Elizaldek 30 eta 27 irabazi zieten Maite Goñi eta Aitor Jaen-i. Denek sariak izan zituzten, baina baita partida bakar bat ere irabazi ez zuten Xabier Urreagak eta Isa Miguelez-ek ere, Zurezko kutxarea jaso baitzuten. Iñigo Iturraldek eta Karlos Goñik bete zuten epaile lana. Izerdia bota ondotik, 42 lagun bildu ziren bazkarian, DJ eta guzti.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun