Abenduaren 27an, Jorge Oteiza museo etnografikoan egitekoa zen Zinema euskaraz emanaldia bertan behera gelditu zen Euskarabidearen erabakiz. Bera zen antolatzailea eta azken unean gibelera egitea erabaki zun. Balleko Etxetik salatu dutenez, «bigarren aldia da aurten Euskarabideak berak antolatutako ekintza bat bertan behera uzten duena. Proposamena beraiek egiten dute, beraiek erraten dute zein pelikulen artean aukeratu, beraien izena paratu behar da publizitatean, eta dena egina dagoelarik bertan behera uzten dute».