Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean, abenduaren 18an egin zen 'Baratzean lanean' jardunaldia. Cederna Garalurrek antolatuta eta 80 lagunek baino gehiagok hartu zuten parte. Hiru gai-multzo nagusi landu ziren: baratzeak aisirako, gizarte-baliabide gisa eta enplegurako baliabide erreal eta gaur egungo baliabide gisa. Horretaz gain, baratzeen inguruko hainbat esperientzia azaldu eta egindako lanaren berri emateko tarte bat ere izan zuten.
Jardunaldia, «estrategia eta aukera berriak lantzen eta zehazten joateko abiapuntua» izan da antolatzaileen erranetan. Dibertsifikazioan oinarritutako planteamendua egin behar dela ondorioztatu zuten. Bertako baliabideak erabili beharko liratekeela gaineratu zuten «lurrak dauzkagu, produktuak dauzkagu, haziak dauzkagu, ura daukagu eta pertsonak dauzkagu. Guzti hori gestionatzen jakin beharra dugu». Gaurko egoera ekonomikotik ateratzeko baratzeak baliagarriak izan litekeela uste dute «krisi-egoera honetan, eta arazo guztiak gorabehera, baditugu aukerak. Herritarrok eta gizarte-eragileek elkarrekin egin nahi dugu lan. Guztion artean ahal dugu eta egin beharra dugu».