Ilbeltzaren 5ean, larunbatean, komunikazio tailerra antolatu izanen da Arranbelaren eskutik. Elizondoko gaztetxean elkartuko dira goizeko 10:00etan eta solasaldi batekin emanen diete hasiera tailerrei. Komunikazioa eta aktibismo politikoa izanen dituzte hizketagai. Horren ondotik, 11:30 inguruan, idazketa tailerra eginen dute. Bertaratzen direnek, prentsa oharrak, eskutitzak, iritzi artikuluak, berriak... nola idatzi ikasteko aukera izanen dute.