Baztango hainbat eragilek bat egin dute Herrirak urtarrilaren 12rako deitu mobilizazioarekin

TTIPI TTAPA 2012ko abenduaren 21a

Baztango hainbat eragile agertu dira Herriak urtarrilaren 12rako deitua duen mobilizazioaren alde. Utzitako argazkia

Presoen eta erbesteratuen eskubideen alde deitua da Bilbon

Baztango hainbat talde nola norbanakok bat egin dute Urtarrilaren 12an Herrira mugimenduak, Bilbon burutuko duen Herri Mobilizazio Orokorrarekin. Preso eta erbesteratuen egoeran arreta jartzea beharrezkoa dela uste dute eta beraien oinarrizko eskubideak errespetatuak izatea.

Baztango hainbat talde nola norbanakok bat egin dute Urtarrilaren 12an Herrira mugimenduak, Bilbon burutuko duen Herri Mobilizazio Orokorrarekin. Preso eta erbesteratuen egoeran arreta jartzea beharrezkoa dela uste dute eta beraien oinarrizko eskubideak errespetatuak izatea.

Abenduaren 20an Arizkunenean egindako agerraldian aipatu zutenez, «Euskal Herriko eragileen arteko elkarrizketa eta akordioek, Donostian burutu zen nazioarteko Bake Konferentziak eta ETA behin betiko armak uzteko erabakiak euskal gatazka konpontzeko bidea ireki dute». Alde horretatik, konponbidean aurreara egiteko, preso eta erbestean daudenen egoeran arreta jartzea beharrezkoa dela uste dute eta «lehen urrats bezala, presoei dagozkien oinarrizko giza eskubideak errespetatuak izatea: euskal presoak herriratzea, gaixotasuna larriak dituzten presoak libre uztea, espetxe zigorren luzatzearekin amaitu eta bizi osorako espetxe zigorra suposatzen duten neurrien derogazioa eta pertsona bezala dagozkien eskubide guztien errespetua». Aldarrikapen hauei bultzada emateko izanen da, hain zuzen, urtarrilaren 12ko mobilizazioa.

 

Atxikimenduak

Hauek izan dira atxikimendua eman duten taldeetako batzuk: Baztango rugby taldea, Baztandarren biltzarra, Bertso eskola, Jo ala Jo, Ezker Abertzalea, Baztango alkatea, Bildu, Izquierda- ezkerrako zinegotziak, NaBai-ko zinegotzia, Herrietako alkate batzuk, Nafarroako Herri Kirol Federazioko lehendakari eta lehendakari ohia, Presoen senide eta preso ohiak, Herrietako eskoletako maistru batzuk, Ufestuek , Fanfarre mi fa, Elizondoko gaztetxea eta Lekaroz eta lanbide eskolako irakasle eta ikasle batzuk.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun