Oronoz-Mugairiko larrialdietako zerbitzu presentzialaren alde kontzentrazio eta autokarabana larunbatean

Ttipi-Ttapa 2012ko abenduaren 19a

Nafarroako gobernuak guardia lokalizatuetara mugatu nahi du zerbitzua

Nafarroako gobernuak arreta gune presentziala kendu eta lokalizatu bihurtu nahi du. Horren aurrean, Baztango Udalak, osasun sistema publiko eta unibertsal baten eskubidea bermatzeko mobilizatzera deitu ditu abenduaren 22an herritarrak.  Autokarabana 10:30ean abiatuko da Amaiurko elizaren paretik eta Kontzentrazioa 12:00etan izanen da Oronozen.

Nafarroako gobernuak arreta gune presentziala kendu eta lokalizatu bihurtu nahi du. Horren aurrean, Baztango Udalak, osasun sistema publiko eta unibertsal baten eskubidea bermatzeko mobilizatzera deitu ditu herritarrak. Abenduaren 22an, larunbatean, autokarabana abiatuko da 10:30ean Amaiurko elizaren paretik eta Kontzentrazioa 12:00etan izanen da Oronozen.

Baztango Udalaren ustez, aldaketa honek zerbitzuan eragina izanen du «dexente makurtuko da». Izan ere, «Lekaroz, Gartzain, Irurita, Arraioz, Oronoz-Mugairi, Almandoz, Berroeta, Aniz eta Zigan larrialdietan erizaina eta medikua batera ez ailegatzeaz aparte, guttienez normalean baino 15 minutu beranduago ailegatuko dira» neurri berriaren eraginez.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun