Hurrengo bi urterako Baztango herrietako alkate gehienak aukeratu dituzte

TTIPI TTAPA 2012ko abenduaren 26a

Anastasio Nagore hautagaiak Mikel Sobrino alkate berria zoriondu zuen, Xabi Torres azken lau urteotako alkatea bertan zela. Juan Mari Ondikol

Hurrengo bi urterako Baztango herrietako alkate gehienak aukeratu dituzte

Baztango hamabortz herrietako alkate izateko hautagaiak aukeratu zituzten abenduaren 16an egindako batzarretan. Horietatik zazpitan jakina zen 2013-2014 biurtekoan zein izanen zen alkate, hautagai bakarra aurkeztu zelako. Bertze zortzietan abenduaren 23ko hauteskundetan aukeratzekoak ziren.

Bi herritan bakarrik aurkeztu zen hautagaitza bat baino gehiago. Arizkunen, Isabel Bidart eta Carlos Beristain izanen dira hautagaiak eta Elizondon, Anastasio Nagore eta Mikel Sobrinoren artean aukeratu zuten herritarrek. Arizkunen Beristain izanen da alkate (131 boza lortu zituen, Bidartek baino 100 gehiago) eta Elizondon Sobrino (514 botu eta Nagorek 408), aspaldiko urteetako partaidetza handiena izan zuten hauteskundetan.

Iban Dufurrena Iñarrea (Erratzu), Pedro Alberro Ekioiz (Elbete), Pablo Santervás Ustarroz (Oronoz), Matias Arriada Mendiberri (Azpilkueta), Jokin Irigoien Agerralde (Gartzain), Aitor Azkarate Tomassone (Aniz) izanen dira alkate berriak. Lekarozen, Arraiozen, Iruritan, Berroetan eta Almandozen bertze legealdi bat eginen dute Jesus Angel Gartzia Jimenezek, Sotero Etxandi Juanikotenak, Pello Obregozo Istilart-ek, Kiko Gartxitorena Etxeberriak eta Luis Roldan Astizek. Azken honek hamar urte daramazki alkate.

Amaiur eta Zigan Errege egunean aukeratu beharko dute alkatea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun