Elikagai bilketa antolatu dute Baztanen abenduaren 20 eta 21ean

Ttipi-Ttapa 2012ko abenduaren 18a

Udaletxearen pareko eraikinean 11:00-14:00 eta ostiralean arratsaldez ere eraman litezke elikagaiak

Udaletxearen pareko eraikinera goizeko 11:00-14:00 eta ostiralean arratsaldez ere, 17:00-19:00 eginen dute bilketa. Berehala kadukatzen ez diren jatekoak eta oinarrizko elikagaiak eraman litezke: azukrea, kontserbak, olioa, ozpina…

Baztango gizarte zerbitzuek beharrean daudenei laguntzeko asmoz, elikagai bilketa antolatu dute. Udaletxearen pareko eraikinean eginen dute bilketa. Abenduaren 20 eta 21ean, ostegunean eta ostiralean. Goizeko 11:00etatik 14:00etara eta ostiralean arratsaldez ere bai, 17:00etatik 19:00era. Berehala kadukatzen ez diren jatekoak eta oinarrizko elikagaiak eraman litezke: azukrea, kontserbak, olioa, ozpina…

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun