Baztango eskuz binakako XXXI pilota txapelketako finalak jokatu ziren abenduaren 16an Elizondon

TTIPI TTAPA 2012ko abenduaren 17a

Baztango pilota txapelketan parte hartu duten pilotarietako aunitz, sariak banatu ondotik. Txaruta pilota elkartea

110 pilotarik parte hartu dute, zazpi kategoriatan banatuak

Abenduaren 16an, igande goizean jokatu ziren Elizondon Baztango Txaruta pilota elkarteak antolatutako XXXI eskuz binakako pilota txapelketaren finalak. Guzira 110 pilotari aritu dira lehian zazpi kategoriatan banatuak, urriaren 13an hasita.

Abenduaren 16an, igande goizean jokatu ziren Elizondon Baztango Txaruta pilota elkarteak antolatutako XXXI eskuz binakako pilota txapelketaren finalak. Guzira 110 pilotari aritu dira lehian zazpi kategoriatan banatuak, urriaren 13an hasita.

Finalei dagokienez, umeak B mailan, Oronoz Mugairiko Miren Altxu eta Txomin Altxuk 18 eta 17 irabazi zieten Elizondoko Ibai Iturregi eta Iruritako Xuban Iturregiri.

Umeak A mailan, Amaiurko Mikel Ariztia eta Beñat Etxeberek 18 eta 7 irabazi zieten Eneko Sorondo eta Egoitz Olaizola donostiarrei.

Kimuak B mailan, Iruritako Xabier Mitxelena eta Iker Alemanek 18 eta 15 irabazi zieten Iruritako Xabi Arraztoa eta Arizkungo Eki Larralderi.

Kimuak A mailan, Elizondoko Axier Ballarenak eta Lekarozko Oier Ariztegik 18 eta 11 irabazi zieten Arbizuko Josu Igoa eta Zizurko Txomin Zabaltzari.

Haur mailan, Atarrabiako Beñat Santamariak eta Zizurkilgo Iker Elizegik 18 eta 17 irabazi zieten Elizondoko Ander Zelaieta eta Lekarozko Aimar Ariztegiri.

Kadete mailan, azkenik, Oronozko Enaitz Antso eta Elizondoko Sergio Oskozek 18 eta 8 irabazi zieten Elizondoko Iñaki Antso eta Oronozko Xabier Gazteluri.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun