Baztanen egitekoa zen 'zinema euskaraz' ekimena bertan behera geratu da

Ttipi-Ttapa 2012ko abenduaren 14a

Euskarabideak azken unean hartu du erabakia

Abenduaren 27an, Jorge Oteiza museo etnografikoan egitekoa zen emanaldia bertan behera gelditu da Euskarabidearen erabakiz. Bera zen antolatzailea eta azken unean gibelera egitea erabaki du. Baztango Udalak salatu du, Euskarabideak proiektu bat proposatu eta dena egina dagoelarik gibelera egiten duen bigarren aldia dela.

 

Baztango Agenda Kulturalean ageri zen “zinema euskaraz”  ekimena bertan behera gelditu dela Euskarabidearen erabakiz. Abenduaren 27an, Jorge Oteiza museo etnografikoan egitekoa zen emanaldia bertan behera gelditu da Euskarabidearen erabakiz. Bera zen antolatzailea eta azken unean gibelera egitea erabaki du. Baztango Udalak salatu du, hau ez dela aurten hau gertatzen den lehenengo aldia «bigarren aldia da aurten, Euskarabideak berak antolatutako ekintza bat bertan behera uzten duena». Eta gaineratu du «proposamena beraiek egiten dute, beraiek erraten dute zein pelikulen artean aukeratu, beraien izena paratu behar da publizitatean, eta ondotik, dena egina dagoelarik bertan behera uzten dute».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun