Baztango udalak herrietako alkate eta ur-komisionatuekin uraren ordenantza egiteko prozesua hasi du

TTIPI-TTAPA 2012ko abenduaren 14a

Abenduaren 10ean egin zen lehenbiziko bilera

Baztango ur-horniketaren ardura herri bakoitzarena izanik uraren kudeaketari buruz egoera desberdinak daude Baztanen. Azken aldian, herrietako alkateek hainbat arazo eta gorabeheren berri eman diote udalari: matxurak konpontzeko arazoak, berankor edo morosoei kobratzeko ezintasuna, ur-eskasi aldietan ordenantza arauemaile baten falta, ur-kontagailurik ez dagoen herrietan uraren gehiegizko erabilera… Egoera horren aitzinean Baztango herriek eta Udalak Baztango uraren ordenantza egiteko beharra ikusi eta hori egiteko prozesua hasi dute.

Modu horretan abenduaren 10ean Baztango udaleko ordezkariak, herrietako alkateak eta ur-komisionatuak aipatu ordenantza egiteko lehen aldiz bildu ziren, denera hamabortz lagun. Bileran uraren kudeaketa eraginkorragoa egin bidenabar herri bakoitzaren autonomia eta uraren gaineko eskumenak mantentzearen beharra azpimarratu zen. Hala, hasteko, Baztango herri desberdinetan urkudeaketaren egoera zertan den jakiteko diagnosi bat eginen da eta, horretarako, herrietako alkate eta ur-komisionatu guztiei galdetegi bat pasatuko zaie. Galdetegi hori abenduaren 10ean bildutakoen artetik sortutako lan-talde batek eginen du, zeinean udaleko ordezkariak, Oronozko ur-komisionatua eta Berroeta, Erratzu eta Lekarozko alkateak baitauden.

Galdetegian diagnostikoa egiteko adierazgarriak diren informazioak eskuratzeko galderak egin bidenabar Baztango herri desberdinek elkarren artean komunean nahiko lituzketen kontuen berri ematea eskatuko da. Diagnostikoa egin ondotik ordenantza zehazteko eztabaida prozesua hasiko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun