Abenduaren 16an, igandean, batzarra eginen du Elizondoko herriak. Herriko Etxean elkartuko dira goizeko 12:00etatik aitzinera eta bortz puntu hauek landuko dituzte: aurreko batzarreko aktaren irakurketa eta onarpena; Baztango Udalean Espainiako bandera jartzeko aginduaren inguruko mozioa; 2013ko Tokiko Besta Egunaren hautaketa; Ezkontza eta Hileta Zibilak egiteko lekuaren aldaketa; 2013-2014 biurtekoan alkate-juratu lanetan aritzeko hautagaien aurkezpena. Hautagai bat baino gehiago egotekotan, hauteskundeak abenduaren 23an izanen dira. Eta amaitzeko galdera eta eskaeretarako tartea izanen da.
Herriko bertze proiektu batzuen inguruko informazioa ere emanen dute. Iturri Ederra Elizondorako egiten ari den Ur-biltegi berriaren inguruan, BKZk Beartzun aldean kanping eta tirolina jarduetarako duen proiektuaz eta Herrira Ekimenak eskaturik urriaren 12an Bilbon eginen den manifestazioari atxikimendua emateari buruz solastuko dira.