Iñaki Otxandorenak Asegarce enpresarekin profesional gisara azken partida jokatu zuen azaroaren 24an. Nekez ahantziko ditu kantxan bizitakoak. Ekaitz Saralegirekin bikotea osatuta, Rico eta Izaren aurka lehiatu zen. Ez zuen partida irabazi baina, emaitza zen gutxienekoa. Harmailak pilotariari babesa ematera joandako lagunez beteta zeuden. Lagunek oparitutako txapela beltza jantzita, emaztea eta seme-alabak ondoan zituela, txalo artean agurtu zuten Oronozko atzelaria.