Amaiur 2012 ikuskizuna DVDan argitaratu dute

TTIPI-TTAPA 2012ko abenduaren 12a

Joan den uztailaren 21ean, Amaiurren eta abuztuaren 9 eta 10ean Maulen "Amaiur 2012, haien ametsa gurea da" ikuskizunaz gozatzeko aukera izan zuten aunitzek. «Gure herriarendako, 1982. monolitoa berreraiki zenean bezala, urte historikoa izan da hau eta, horregatik, Kanalduden eta EITBk egin zuten grabazioarekin DVDa atera dugu» aipatu digute Amaiur 2012 Ekimenetik.
 
Durangoko azokan, Pamiela eta Nafarroa Bizirik plataformaren estanetan salgai egon zen 12 eurotan. Amaiurren Santxonea tabernan dago eta espero dute poliki poliki toki gehixeagotan uztea.
 
Dena den, norbaitek igortzea nahiko balu ez du eskatzea baizik eta 12 euro eta bidalketa gastuak (3 euro gutti goiti beheiti) trasferentzia bidez ordaindu.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun