Larunbatean, abenduaren 9an, bost bikote lehiatu ziren txapelketaren lehenengo edizioan. Parte hartzaileek bikote mixtoak sortu behar zituzten eta hori egiterakoan arau nagusia zen senar-emazte eta neska-mutil lagunek ezin zutela batera jokatu. Kantxan izan behar zuten bikote, kantxatik kanpo ez.
Kristina Zabala eta Iñaki Urrutia izan ziren garaile, 40 punturekin, txapela eta garaikurra eskuratu zituzten. Bigarren Ane Alberro eta Jabier Galarreguik egin zuten, 36 punturekin, eta hauek garaikurra eta ardo kaja bat eraman zituzten etxera. Hirugarren Ana Gonzalez eta Kote Elizaldek 30 puntu, txanpaina eman zieten. Laugarren Maite Goñi eta Aitor Jaen, 27 punturekin, Heineken kaxa bat etxeratu zuten. Azken postuan berriz Xabier Urreaga eta Isa Miguelez geratu ziren, partidu guztiak galdu zituzten, baina ez ziren esku hutsik joan etxera, egurrezko kutxara bana eman zieten. Epaile lanetan Iñigo Iturralde eta Karlos Goñi aritu ziren. Txapelketa amaitu ondotik, sariak banatu eta bazkari eder bat egin zuten eta DJ baten musikak alaitu zuen bazkalostea.