Ireki dute Oronoz eta Berroeta arteko errepidea

Ttipi-Ttapa 2012ko abenduaren 11

Kamio bat irauli eta zama galdu duelako bi noranzkoetan itxita zuten errepidea

Goizaldean, Zozaia inguruan kamio bat irauli da. Polietilenoko zakuak zeramatzan eta zama guztia errepidean barreiatuta geratu denez, pare bat orduz errepidea itxi dute bi noranzkoetan.Oronozko suhiltzaileak errepidea garbitu eta N121a errepidea Ziga parean zabalik da berriz. Gidariak zauri arinak ditu.

Goizaldean gertatu da istripua. Oronozetik Berroetarako tartean, Zozaia inguruan kamio bat irauli eta gurutzatuta geratu da. Polietilenoko zakuak zeramatzan eta zama guztia errepidean barreiatuta geratu da. Horren ondorioz, Mugairi eta Almandoz artean errepidea itxi dute bi noranzkoetan goizeko 5:56tik aitzinera. Oronozko suhiltzaileak errepidea garbitu eta N121a errepidea berriro zabalik da. Gidariak zauri arinak ditu. Garbiketa lanak egin bitartean trafikoa Belateko errepide zaharretik, Zigatik barrena desbideratu dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun