Goizaldean gertatu da istripua. Mugairi eta Almandoz artean errepidea itxita dago bi noranzkoetan goizeko 5:56tik aitzinera. Oronozetik Berroetarako tartean, Zozaia inguruan kamio bat irauli eta gurutzatuta geratu da. Polietilenoko zakuak zeramatzan eta zama guztia errepidean barreiatuta geratu da. Gidariak zauri arinak ditu. Oronozko suhiltzaileak errepidea garbitzeko lanetan ari dira. Bien bitartean trafikoa Belateko errepide zaharretik, Zigatik barrena desbideratu dute.