Pakita Eraso eta Eusebio Izetari omenaldia eskaini diote Elizondon

Ttipi-Ttapa 2012ko abenduaren 11

Eusebio Izeta zuzendariak eta Pakita Eraso organojoleak Elizondotarren eskertza jaso zuten larunbateko omenaldian.

Koruaren zuzendariari eta organujoleari egindako lana eskertu die herriak

Elizondoko Santiago Apostuluaren Elizan azken urteetan entzun den txalo zaparrada luzeena entzun zen larunbatean. Herriaren alde, Pakita Eraso eta Eusebio Izetari urte luzeetan egin duten lana eskertu nahi izan zieten bizilagunek.

Elizondoko Santiago Apostuluaren Elizan azken urteetan entzun den txalo zaparrada luzeena entzun zen larunbatean. Herriaren alde, Pakita Eraso eta Eusebio Izetari urte luzeetan egin duten lana eskertu nahi izan zieten bizilagunek. Pakitak 96 urte ditu, 97 beteko ditu urtarrilean eta organujole lanetan aritu izan da. Eusebiok berriz 85 urte ditu eta herriko abesbatza zuzentzeko ardura hartu zuen bere gain. Eusebioren emazte Josefina eta Pakita Erasoren alaba Elena, izan ziren omenduen alboan. Javier Azpiroz apaiza esker hitzak adierazi eta bizilagun batzuek amabirjinaren irudia erreproduzitutako taila eta lore sorta bana oparitu zieten omenduei.

Aldez aurretik, Julian Ayesa Gorrik eskainitako organo kontzertuaz  gozatzeko aukera izan zuten bertaratutakoek. Organoa berritu denetik lehenengo kontzertua zen hura.1918an eraiki zuen organua Francisco Aragonesek parrokia Gurutzealdeko plazatik Foruen plazara lekualdatu zutenean. Kontzertistak azalpen didaktikoak piezen interpretazio ederrekin tartekatu zituen. Omenaldiari Agur, Jesusen ama abestiarekin eman zitzaion amaiera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun