Asegarcerekin azken partida jokatu zuen azaroaren 24an Labriten

TTIPI-TTAPA 2012ko azaroaren 29a

Asegarce enpresako pilotari profesional moduan azken partida jokatu zuen Oronozko atzelariak azaroaren 24an Labriten. 1998ko martxoaren 8an debutatu zuen Asperen eskutik eta hiru urte enpresa horretan egin ondotik Asegarcen eman ditu azken hameka urteak. Titulu ofizialik ez, baina Iruñeko Sanferminetako eta Zarauzko torneoak bina aldiz irabazi ditu. 35 urterekin pilotan segituko lukeela adierazi du, «baina gauza zail dago orain».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun