‘Zaharrean berria bilatzen eta berrian betikoa’, herriz herri

TTIPI-TTAPA 2012ko azaroaren 29a

Utzitako argazkia

Bidelagun, Laguntza Emaile Taldeak adineko pertsonen memoria biltzeko egindako ekimena da Zaharrean berria bilatzen eta berrian betikoa bideo eta argazki erakusketa. Baztan eta Urdazubiko zenbait gizon-emakumeen bizipen eta istorioak jaso dituzte bideoan. Horrekin batera Baztango argazki zaharrak ere ikusgai izan dira. Azaroaren 9an Iruritako Jauregia etxean egin zuten aurkezpen ekitaldia. Jende aunitz bildu zen Bidelagunen ekimenaren berri izatera. Zaharrean berria bilatzen eta berrian betikoa lanean Baztan eta Urdazubiko zenbait gizon-emakumeen bizipen eta istorioak jaso dituzte. Horretaz gain, Foto Menaren artxiboari eta Dorrea elkarteari esker, Baztango argazki zaharren erakusketa txiki bat ere egin dute, Baztango herrietan eta Urdazubin ikusgai izan dena.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun