Xareta eta Baztango herrietako eskolak ortzegunero kontzentrazioa egiten hasi dira, Nafarroako Hezkuntza Departamentuak ezarritako murrizketen aurka protesta egiteko. Gartzain, Irurita eta Oronozen egindakoen ondotik, azaroaren 29an Zigan, abenduaren 13an Zugarramurdin, abenduaren 20an Almandozen, urtarrilaren 10ean Amaiurren, urtarrilaren 17an Arizkunen, urtarrilaren 24an Arraiozen, urtarrilaren 31n Azpilkuetan eta otsailaren 7an Erratzun elkarretaratuko dira, 16:45ean.