Liburuak trukatzeko hozkailua jarri dute Balleko Etxearen atarian

TTIPI-TTAPA 2012ko azaroaren 29a

Azaroaren 20an abiatu zen ekimen arrakastatsua. Utzitako argazkia

Hondakinak Prebenitzeko Europako Astearen barne

Hondakinak Prebenitzeko Europako astearen baitan, Elizondon liburuak trukatzeko ekimena jarri dute abian. Eta trukea egiteko, modu berexia bururatu zaie. Hondakinetatik berreskuratutako hozkailu bat jarri baitute Balleko Etxeko atarian. Hozkailuaren ba­rrenean ez da jakirik izanen, horren partez liburuak jarriko dituzte. Ho­rrela, etxetik liburu bat eramaten dutenek, hozkailuan dagoen ber­tze batengatik aldatzeko aukera izanen dute hemendik aitzinera. Azaroaren 20an jarri zuten martxan ekimena, eta antolatzaileen erranetan harrera arras ona izan zuen liburu trukeak, 18 pertsonek egin zuten trukea. Erakusmahai bat ere jarri zuten hondakinak prebenitzeko informazioa eta egitasmoaren inguruko iritzia eman edo trukatutako liburua aipatzeko bisita liburua ere jarri dituzte. Eguberriak arte egonen da bertan hozkailu-trukea eta gero liburutegi aitzinera eramanen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun