Baztan Balleko Gizarte Zerbitzutik Elkartruke azoka antolatu dute bigarren aldiz. Abuztuan lehenengo aldiz egin zen eta orduko hartan eskola materialera mugatu bazen ere, honetan ekar daitezkeen elementuak ez dituzte mugatuko, hau da, egoera onean, berrerabilgarri eta garbi dagoen edozein gauza ekar daiteke. Azokarat ekarritako produktu bakoitzeko txartel bat emanen da abenduaren 4tik 14era 11:00etik 14:00ak arte eta abenduaren 12an 17:00etatik 19:00etara Gizarte Zerbitzuetan (Baztango Balleko Etxeko beheitiko solairuan).
Ondoren, Balleko Etxeko pareko eraikinean abenduaren 20ean goizeko 11:00etik 14:00era eta 21ean goizeko 11:00etik 14:00etara eta 17:00etatik 19:00etara, txartel horien truke azokako edozein produktu eraman ahal izanen da. Produktu guztiek txartel bat balioko dute. Trukea txartelaren bidez eginen da. Produktua eramateko txartela eman beharko da.
Utzitako produktu guziak egoera onean egotea eskatzen da, garbi eta osorik.