Iñaki Otxandorenak merezitako omenaldia jaso zuen Labriten

Ttipi-Ttapa 2012ko aza. 27a, 11:19
Baztandar ugariren babesa jaso zuen Otxandorenak Asegarce enpresarekin jokatutako azken partidan.

Hamalau urtez profesionaletan aritu ondotik, Asergacek ez dio kontratua berritu

Iñaki Otxandorenak Asegarce enpresarekin profesional gisara azken partida jokatu zuen azaroaren 24an. Nekez ahantziko ditu kantxan bizitakoak. Ekaitz Saralegirekin bikotea osatuta, Rico eta Izaren aurka lehiatu zen. Ez zuen partida irabazi baina, emaitza zen gutxienekoa. Gertukoek omenaldi goxoa egin zioten. Harmailak pilotariari babesa ematera joandako lagunez beteta zeuden. Lagunek oparitutako txapela beltza jantzita, txalo artean agurtu zuten Oronozko pilotaria.

Iñaki Otxandorenak Asegarce enpresarekin profesional gisara azken partida jokatu zuen azaroaren 24an. Nekez ahantziko ditu kantxan bizitakoak. Ekaitz Saralegirekin bikotea osatuta, Rico eta Izaren aurka lehiatu zen. Ez zuen partida irabazi baina, emaitza zen gutxienekoa. Gertukoek omenaldi goxoa egin zioten. Harmailak pilotariari babesa ematera joandako lagunez beteta zeuden. Pilota munduko ordezkariak eta Oronoz Mugairiko bizilagunak gehienak.  Lagunek oparitutako txapela beltza jantzita, txalo artean agurtu zuten Oronozko pilotaria.

Egun berezi horretan, hunkituta eskerrak eman zituen Otxandorenak «beraien babesa eman didaten guztiei eskertu nahiko nieke, azken egun honetan honaino etorri diren guztiei. Momentu oso politak izan dira niretzat. 15 urte izan dira eta denetarik bizi izan dut. Entrenamenduak, partiduak, bidaiak, bazkariak, parrandak... eta une polit guzti horiek gorde nahi ditut oroimenean».

1998an debutatu zuen Otxandorenak, Aspe enpresarekin. 2001ean berriz, Asegarce enpresak fitxatu zuen eta enpresa honi lotuta egin zituen profesional mailako gainerako urte guztiak. Besteak beste, 2004 eta 2005eko San Fermin txapelketak eta 2004 eta 2006ko Zarautzko txapelketak irabazi zituen. Etorkizunean pilota munduan jarraitu nahiko duela adierazi du Otxandorenak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun