‘Baztan-Bidasoan etorkizun duin baten alde’ kontzentrazioa azaroaren 27an

Ttipi-Ttapa 2012ko azaroaren 26a

ELA, LAB eta EHNE sindikatuak deituta Elizondoko plazan elkartuko dira 19:00etan

Arratsaldeko 19:00etan Elizondoko plazan elkartuko dira. ELA, LAB eta EHNE sindikatuek deituta, gaur egungo egoera latza salatu eta eskualdean lan egin eta bizitzeko eskubidea aldarrikatzeko.

Gaur egungo egoera latza salatu eta eskualdean lan egin eta bizitzeko eskubidea aldarrikatzeko kontzentrazioa eginen da asteartean. ELA, LAB eta EHNE sindikatuek deituta, arratsaldeko zazpietan elkartuko dira Elizondoko plazan. Aldarrikapenaz gain, beren burua eskaintzen dute egoerari irtenbidea bilatzeko «garbi daukagu irtenbidea ez dela murrizketekin eta eskubide galerarekin etorriko, eta garbi daukagu Nafarroako Gobernuari gure eskualdeaz arduratzea eskatu behar diogula, gu ere Nafarrak garelako eta ezin dugulako eskualdea hiltzen utzi». Egoera hau aldatzeko, irtenbideak planteatu eta inbertsioak egin behar direla aipatzen dute «dagoen aberastasuna banatu behar da, eta herriaren beharretan inbertitu, herriak eta bailarak modu egoki eta jasangarrian garatzeko».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun