Liburuak trukatzeko truke-hozkailua jarri dute Balleko etxearen atarian

Ttipi-Ttapa 2012ko azaroaren 21a

Etxetik eramandako liburua hozkailuan utzi eta trukean bertan dagoen liburu bat etxera, horixe da liburu trukea.

Etxetik liburu bat eramaten dutenek, hozkailuan dagoen bertze batengatik aldatzeko aukera izanen dute

Hondakinetatik berreskuratutako hozkailu bat jarri zuten atzo arratsaldean udalaren atarian.  Etxetik liburu bat eramaten dutenek, hozkailuan dagoen bertze batengatik aldatzea da helburua. Eguberriak arte egonen da truke-hozkailua bertan eta gero liburutegi aitzinera eramanen dute.

Hondakinak Prebenitzeko Europako astearen baitan, Elizondon liburuak trukatzeko ekimena jarri dute abian. Eta trukea egiteko, modu berexia bururatu zaie. Hondakinetatik berreskuratutako hozkailu bat jarri baitute Balleko etxearen atarian. Hozkailuaren barrenean ez da jakirik izanen, horren partez liburuak jarriko dituzte. Horrela, etxetik liburu bat eramaten dutenek, hozkailuan dagoen bertze batengatik aldatzeko aukera izanen dute hemendik aitzinera. Atzo jarri zuten martxan ekimena, eta antolatzaileen erranetan harrera arras ona izan zuen liburu trukeak, 18 pertsonek egin zuten trukea. Erakusmahai bat ere jarri zuten hondakinak prebenitzeko informazioa eta egitasmoaren inguruko iritzia eman edo trukatutako liburua aipatzeko bisita liburua ere jarri dituzte. Eguberriak arte egonen da bertan hozkailu-trukea eta gero liburutegi aitzinera eramanen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun