Emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako eguna ospatzen da azaroaren 25ean. Berdintasunak indarkeriar ezabatzen du lelopean, ekitaldi ugari antolatu ditu Baztango udalak.
Azaroaren 23an, ortziralean, bortz minutuko elkarretaratzea eginen dute 12:30ean Balleko Etxearen aitzinean. Gaueko 21:00etan berriz, Erratzuko lixutegian genero indarkeriaren inguruko dokumental emanaldia antolatu dute Erratzuko Kultur Elkarteak eta Baztango Udaleko Berdintasun Batzordeak.
Azaroaren 24an, larunbatean, emakumeendako autodefentsa ikastaroa antolatu dute. 10:00etatik 14:00etara, eraso baten aitzinean nola erantzun, babeserako teknikak... ikasiko dituzte. Emagin dokumentazio eta ikerketarako zentro feministako kideek emanen dute ikastaroa. Izen emateko azken eguna, gaur izanen da, azaroaren 20a. Interesa dutenek, Baztango Udaletxeko Berdintasun Zerbitzura jo, 948 580006 telefonora deitu edo igaston@baztangoudala.eu helbide elektronikora deitu beharko dute.
Azaroaren 25ean, Iruñean eginen den manifestaziora joateko deialdia egin dute. 12:00etan Gaztelu plazatik abiatuko dira.
Ekitaldiei amaiera emateko, abenduaren 9an, igandean, Iruritako Damaso Zabalza Bilgunean Eta Karmele? antzezlana ikusteko aukera izanen da 19:00etan.