Hondakinak Prebenitzeko Europako astearen baitan, Elizondon liburuak trukatzeko ekimena eginen dute. Azaroaren 20an, asteartean, arratsaldeko 19:00etatik aitzinera hondakinetatik berreskuratutako hozkailu bat jarriko da udaletxeko atarian. Hozkailuaren barrenean ez da jakirik izanen, horren partez liburuak jarriko dituzte. Horrela, etxetik liburu bat eramaten dutenek, hozkailuan dagoen bertze batengatik aldatzeko aukera izanen dute. Erakusmahai bat ere jarriko dute hondakinak prebenitzeko informazioa eta egitasmoaren inguruko iritzia eman edo trukatutako liburua aipatzeko bisita liburua jarriko dituzte bertan.