Euripean joan ziren Elizondoko Udazkeneko Feriak, baina halere giro ederra izan zen. Merkatuko Plazan azken urteetan baino azienda gehiago bildu zen, nahiz eta azken 20 urteetan 200 esplotazio baino gehiagok itxi behar izan duten. Karrikako saltzaileek 200 bat postu paratu zituzten, metro lineala 18 euro terdian ordainduz.