Baztan Ikastolako Guraso Elkarteak bertso saioa antolatu du azaroaren 17an, larunbatean 18:00etan Lur aretoan. Murrizketei aurre egin eta ikastola laguntzea da saioaren helburua eta bertan ariko dira Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Xabier Silveira, Jon Maia, Iker Zubeldia eta Julio Soto. Gai-jartzaile lana Fernando Anbustegik eginen du. Sarrera 10 eurotan salgai dago Elizondoko Fantxike, Intza eta Pirrinen, Erratzuko Zubipuntan, Doneztebeko Ekaitzan, Berako Errekalden, Lesakako Atxaspin eta Urdazubiko Karreteron. Sarrerarekin batera, Lur garagardotegian garagardo bat doan hartzeko aukera izanen da.