Ur biltegi berria eginen du Iturri-Ederrak Elizondon

TTIPI-TTAPA 2012ko azaroaren 15a

Antzanbordako ur biltegia 1950. hamarkadan egin zuten eta lanean segituko du. Ondikol

Mariezkurrenak eginen du 10 hilabetez

Hemendik gutxira hasiko dira Elizondon ur biltegi berria egiteko lanak. Iturri-Ederra elkarteak horrela, ur gehiago pilatzeko aukera izan eta uraren presioarekin dauden arazoak konpondu nahi ditu. Lau eskaintza aurkeztu ziren eta Doneztebeko Mariezkurrena enpresarena aukeratu zuten. Hamar hilabeteko epea izanen dute lanak akitzeko. 1.300 metro koa­droko eraikina izanen da, eta horretarako 4.111 me­tro koadroko lursaila erabiliko dute Zaldarriagan, ur biltegi zaharra baino gorago, hilerritik hurbil. 1950. hamarkadan egin zuten orain Elizondo urez hornitzen duen Antzanbordako biltegia.
 
Berriaren edukiera egungoa baino lau aldiz handiagoa izanen da, orain 400.000 litroko edukiera du eta be­rrian 1,7 milio litro ur sartuko dira. Ur hornikun­tzaren presioa ere hobetuko da, Elizondoko etxebizitza altuenetara ura behar den bezala iristea bermatuz.  Hala ere, ez dute Antzanbordako  ur biltegi zaharra botako. Zaharrak hornituko du ur biltegi be­rria eta berritik herrira banatuko da ura. Ur hornidura erregulatzea izanen da biltegi berriaren eginbehar garran­tzitsuenetakoa. Lanek 774,227 euroko kostua izanen dutela aurreikusten da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun