Baztango Ikastolaren aldeko bertso saioa eginen da azaroaren 17an

Ttipi-Ttapa 2012ko azaroaren 14a

Baztango Ikastolari laguntzeko bertso saioa, azaroaren 17an Lur aretoan.

Lujanbio, Arzallus, Silveira, Maia, Zubeldia eta Soto ariko dira

18:00etatik aitzinera, Lur aretoan, Lujanbio, Arzallus, Silveira, Maia, Zubeldia eta Soto ariko dira bertsotan eta gai-jartzaile lanetan Fernando Anbustegi. 10 euroren truke bertso saioaz gozatu eta Lur garagardotegian garagardo bat doan hartzeko aukera izanen da.

Baztan Ikastolako Guraso Elkarteak bertso saioa antolatu du azaroaren 17an, larunbatean, 18:00etan Lur aretoan. Murrizketei aurre egin eta ikastola laguntzea da saioaren helburua. Bertan ariko dira Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Xabier Silveira, Jon Maia, Iker Zubeldia eta Julio Soto. Gai-jartzaile lana Fernando Anbustegik eginen du. Sarrera 10 eurotan dago salgai Elizondoko Fantxike, In­tza eta Pirrinen, Erra­tzuko Zubipuntan, Doneztebeko Ekaitzan, Berako Errekalden, Lesakako Atxaspin eta Urdazubiko Karreteron. Sarrerarekin batera, Lur garagardotegian garagardo bat doan hartzeko aukera izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun